COMPRAR, TIRAR, COMPRAR DOKUMENTALA IKUSI GENUEN

Urtarrilaren 3an, eta 2012. urtea era aktiboan hasteko, hilabetero prestatzen dugun bideo emanaldia egin genuen. Oraingo honetan, alondegian jarri genuen dokumentala, konpondu berri den eraikin berezi honetan, izan ere, duela 5 urte okupatu genuen eraikina da. "Comprar, tirar, comprar" dokumentala ikusi genuen urduñako gazteok. Dokuemental hau, konsumismoa eta progamatutako obsolenzentzia du ardatz, eta nola tresna askoren bizitza mugatzen duten kontsumismoa handitzeko. Hainbat adibide ikusi genituen gainera, 100 urtez bizirik egon diren bonbilak eta blokeatzern diren imprimagailuak.
Gabon garai hauetarako oso egokia ikusi genuen dokumental hau, kontsumismoz beteriko egunak izaten baitira. Hurrengo filma, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 18:00tan alondegian, PÁ NEGRE ikusiko dugu.anima zaitez!!

MATERIALA HERRI AZOKAN ERE!

Urtero legez, Mugalde kultur elkarteak herri azoka antolatu zuen abenduan Urduñako kultur etxean. Honek hainbat eguneko iraupena izan zuen, 17tik 24ra,  eta produktu eta marka desberdin aurki genitzakeen, egurrezko tailuak, arropa, liburuak edota pinak, besteak beste. Urduñako Gazte Asanbladak bere txokoa izan zuen eta pasaden urteetako kamiseta eta kirol-jertseekin batera aurten egindakoak egon dira salgai. Era berean 2012ko egutegiak (horman jartzekoak zein diru-zorroan eramatekoak) zeuden erosteko. Jende mordo hurbildu da azokara eta balorazio orokorra nahiko positiboa izan da.

INUXENTE!

Urduñako gazte asanbladak abenduaren 28an inuxenteen eguna ospatu egin zuen. Urduñako herritik kartelak jarri genitueen, bainuetxean eskaintzen zuten jarduera berriei buruz herria jakinaren gainean jartzeko. Eskaintza horietaz disfrutatu ahal izateko herritarrek pasa den urteko piszinetako karneta aurkeztu behar zuten bainuetxean. Inuxente, inuxente jeje Inuzentada bikaina izan zen, herritar batzuk sinetsi egin bait zuten eta bainuetxera joan ziren eskaintza berriez gozatzeko asmoz. Egun horretan (abenduak 28an) jende guztiaren ahotan zegoen notizia eta albisterik aipatuena izan zen urduñarren artean. Gazte asanbladatik uste dugu umore pixkat bat noizbehinka ez datorkigula batera gaizki, herria dagoen egoera tamalgarria kontuan izanda gainera. Sasien gainetik, herria sorgintzen jarraituko dugu!!!

GAZTE ZOZKETA

Abenduaren 31an, gaueko 9:00tan Foru plazan zozketa egin genuen. Urtero egiten dugun zozketa honetan bi sari zozketatu genituen, lehenegoa gabonetako saski izugarria, kapoia eta guzti, eta bigarrena iberiar urdaiazpikoa. Euro batean saltzen genituen boletoak, Urduñako poltsiko zein diruzorro askotan bukatu zuten. Izan ere, burutzen ditugun ekintzak eredu eutogestionatuan aurrera eramateko beharrezkoa dugu zozketan ateratako dirua, eta Urduñarrek eredu hau bere eginez, ia 1000 saldu genituen. Sarituak 072 bigarrena eta 319 lehengoa izan ziren. Eskerrik asko boletoa erosiz gazte asanblada lagundu duten guztioi!

MATERIAL BERRIA SALGAI DA

Mugalde kultur elkateak antolatzen duen gabonetako azokan gazte asanbladako material berria salgai da. Azokan, hainbat erakunde eta kolektiboko materiala eros dezakegu eta nola ez, gazte asanbladako materiala bertan da. Kamiseta eta sudadera sorta berria aurtengo leloa du "oraina landuz, sorgindu dezagun herria" eta 12 eta 30 eurotan saltzen ditugu. Kolore eta  tamaina ezberdinak daude eta kamisetak mauka luzea, mauka motza eta tirantedunak egin ditugu. Neskeentzako kamisetak ere badaude. Horrez gain urte onetako egutegiak (paretakoak zein diruzorroan eramatekoak) eta  boletoak daude, eta gazte asanblako beste materiala, gehienbat arropa eta koadernoak ere jarri ditugu.

BOLETOAK SALGAI DIRA

Urtero bezala, zozketa egingo dugu abenduaren 31an gaueko 9:00tan foru plazan. Hainbat sari egongo dira, lehengoa kristolako gabonetako saski aparta izango da eta bigarrena urdaiazpiko bat da. Sari guztiak Karmen urdaitegian ikusgai egongo dira abenduaren 30a arte. Abenduaren hasieratik boletoak saltzen aritu gara gazte asanbladaren kideak, euro baten truk saltzen ditugu eta gazte asanbladako kideez aparte hainbat tokitan aurki ditzazkezue, Kukumarro, Mugalde, herri azoka, Karmen urdaitegia...besteak beste. Guzti hau garatzen dugun eredu autogestionatua aurrera eramateko beharrezkoa dugu, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen gastuak aurre egin ahal izateko. Beraz boletoak erostera animatzen zaituztegu, izan ere bertetik aterako den dirua urduñako gazteriarentzako izango da. Saritutako zenbakiak blogean agertuko dira urtarrilean.

PING PONG TXAPELKETA

Urduñako gazte asanbladak ping-pong txapelketa bat antolatu egin zuen pasaden abenduaren 9an ostirala frontoi txikian. Txapelketa 17:00ak aldera hasi egin zen eta 25 partaide inguru izan zituen. Bertan , barratxo bat jarri genuen freskagarriekin  jokalarien egarria asetzeko asmoz.  22 tantora jokatu egin ziren partidak eta azken fasean 3 partidatan onenera jokatu behar izan zuten. Finala izan zen partidurik erakargarriena eta jendez lepo bete zen frontoi txikia, 2 gazteen harteko lehia sutsua eta ikusgarria ikusteko asmoz. Txapeldunak sari gisa gazta eraman zuen opari eta bigarrenak gazte asanbladak egindako 2012ko egutegi berria. Oso giro ona egon zen eta gazte pila hurbildu ziren bai parte hartzera bai ikusle modura.

DURANGOKO AZOKARA IRTEERA

Urduñako Gazte Asanbladak, Aiarako beste gazte asanbladekin batera autobusa antolatu zuen Abenduaren 5ean durangoko azokara. Autobusa beterik joan zen eta arrakastatsua izan zen irteera. Arratsaldeko 4retan abiatu egin zen eta gaueko 12etan izan zen itzulera ordua. Bertan giro ederra sortu egin zen bertaratu zirenen artean, azoka ikusi eta liburu edota diskak erosi, alde zaharretik pote batzuk hartu eta  Durangoko sapuetxe gaztetxean kontzertuetaz gozatu ahal izan genuen. Aiarako gazteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzen dituenez oso positiboa izan zela deritzogu.

IKURRIÑARI HERRI OMENALDIA

Urduñako Gazte Asanbladak, abenduaren 4an ikurriñaren herri omenaldian parte hartu zuen herriko beste elkarte eta eragile politiko-sozialekin batera. Urduñan atzerriko ikur espainola inposatu nahiak omenaldian aurten jende gehiago parte hartu izana ekarri du eta plaza jendez lepo egon zen. Adarraren soinuarekin hasi zen omenaldia, bertso bat botatzearekin batera. Ikurriñaren dantza burutu zuten herriko hainbat neskek eta ekitaldiaren momenturik politena izan zen. Amaitzeko, herriko kultur elkarteen artean plazan dagoen mastan ikurriña jaso egin zen.  Herri omenaldiaz gain Abenduaren 10ean Jai-alai pelotazale elkarteak putxe herrikoia burutuko du arratsaldeko 17:00etan eta 17an goizean txarlazo mendi taldeak mendi martxa burutuko du San pedrora.

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3 Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Urduñako Gazte Asanbladak eguneko antolakuntzan parte hartu zuen herriko beste taldeekin batera. Gau eta egun, euskara mintzalagun izan zen aurten erabilitako lema.
3 egunetako egitaraua osatu egin genuen, haur, gazte zein helduentzako jarduerak aurrera eramanaz. Ostegunean, haurrentzako txotxongiloak eta euskara eta urduñari buruzko hitzaldia egin ziren. Ostiralean berriz, umeentzako tailerrak, “izan, egin,eragin” dokumentala  eta pintxo-pote euskalduna egin zen herriko tabernetan zehar. Larunbaterako, euskararen egunerako, berriz ekintza ugari prest zeuden. Goizean Gazte Asanbladak “urduña euskaldundu” ekimena burutu egin zuen, herriko establezimenduetan haien zerbitzu motaren araberako euskarazko kartelak jarriz. Kalejira-poteoa egon zen ondoren eta  Gazte Asanbladak mintzoa maskota prestatu egin zuen kaleak girotu eta animatzeko asmoz. Frontoian berriz umeentzako gunea egon zen egun osoan zehar tailer, jolas, musika eta txokolatea hartzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Mariaren lagundia ikastetxean egindako bertso-bazkaria izan zen egindakoetatik jarduerarik arrakastatsuena eta oso giro ederra sortu egin zen bertsolariek buruturiko  lan apartagaitik. Egunari bukaera emoteko gau partean erromeria egon zen herriko plazan.

BIDEO FORUMA

Urduñako Gazte Asanbladak, Bideo forum-a antolatu zuen Azaroaren 27an Igandea 18:00etan kultur etxean. Bertaratu zirenek “En el nombre del padre” filma ikusteko aukera izan zuten. Hilabete honetako pelikula Irlandan dago kokatuta.Belfast 70.hamarkada. Gerry, festa eta alkohola besterik gogoko ez duen gaztea da, bere aitaren buru hausterako, Gerryk IRA-ren aurka egiten duenean, bere aitak inglaterrara bidaltzen du.
Bertan dagoela, atentatu terrorista batean parte hartu izana egotzi egiten diote eta betirako kartzela zigorra ezartzen diote "guildford-en laukotea"rekin batera. Bere aita ere atxilotu eta kartzeleratu egiten dute.
Bere aita abokatu batekin batera bere errugabetasuna frogatzen saiatuko da, Irlandaren historia hurbilean burutu den akats legal tamalgarrienean.
Freskagarriak eta palomitak jateko aukera egon zen. Ekintza hau hilabetero egiteko asmoa daukagu, beraz adi egon azken hilabeteetako asteburuetan izango da eta.

AIARAKO INDEPENDENTZIA EGUNA URDUÑAN

Azaroaren 26an Aiarako independentzia eguna ospatu egin zen Urduñan. Egun osoko egitaraua egon zen eta Aiarako gazte ugari gerturatu ziren bertara. Goizean mahai inguruak egon ziren eta gai ezberdinak jorratu zituzten: Aisialdia, hezkuntza, ekologismoa… bazkaldu aurretik poteoa egin zen laudioko kun-kun batukadaren laguntzarekin eta ondoren 130 pertsona gerturatu ziren bazkaltzera. Akeita orduan bertso-hopa burutu zuten bertsolariak eta ondoren independentziaren bila jolasa egin zuten plazan. Eguna amaitzeko manifestazioa eta argazki herrikoia egin zen eta sabela betetzeko  aukera ere egon zen mugaldek prestaturiko parrillada goxoarekin. Apurtu arte, iheskide eta xarmant taldeekin amaitu egin zuten eguna.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

 Urduñako Gazte Asanbladak Mural bat egin zuen Foru Plazan, azaroaren 25ean Ostirala 17:00etatik aurrera. Plazara gerturatu egin zenak gozatu ahal izan zuen kolore ezberdinek plazari emandako bizitasunarekin.  Bertan ERASO SEXISTARIK EZ!! lema idatzi egin zen eta loreak marraztu egin ziren. Loreen petaloetan herritarrek bertan esaldi ezberdinak idazteko aukera izan zuten.


EGUTEGI BERRIAK SALGAI DIRA!

Urtero lez, urte bukaeran hurrengo urteko egutegiak atera ditugu salmentan,  2012ko lelo berriarekin. 2 egutegi mota atera ditugu, bat handia horman jartzeko eta 2 euroko prezioa du, eta beste bat poltsikoan eramatekoa, euro bateko prezioa duena. Hainbat tokitan erosteko aukera izango duzue, tabernetan, azoketan edo gazte asanbladako kideei.
ORAINA LANDUZ SORGINDU DEZAGUN HERRIA izango da urte honetako leloa, izan ere, ekintza asko eta ezberdinak antolatuz, Urduña sorgintzea da gure helburua. Horretarako denbora luzez gazte ezberdinak inkestak bete dituzte  gustoko dituzten ekintzak  plazaratu eta antolatzeko asmoz. Beraz badakizue, anima zaitezte eta parte hartu!

PINTXOPOTEOA ETA AFARIA

Pasaden azaroaren 18an pintxo poteoa eta afaria ospatu genuen. Arratsaldeko 8:30tan hasi zen poteoa kukumarrotik eta herriko tabenetatik poteoa egin genuen, izan ere, herrriko taberna batzuek duela hilabete batzuk hasi ziren ostiral gauetan pintxo poteoa egiten. 10:30tan afaria hasi zen kukumarron, 40 pertsona inguru bildu ginen ondo pasatzeko gogoekin. Salda, entsalada eta haragia patatekin afaldu ostean herritik jaia jarraitu zuen, herriko tabernetatik  ondo pasatzen. Oso positibotzat jotzen dugu ekintza hau, gazte mordo parte hartu genuelako ekimen honetan eta afalorduan kukumarro taberna gaztez beteta egon zelako. Horregaitik hurrengo hilabeteetan errepikatuko dugula ziurra da. 

PAREKIDETASUN BATZARRA

Pasaden hilabetean udalak hainbat bilera antolatzeari ekin zion, batzuk batzar finkoak bihurtzeko asmoz. Horietako bat parekidetasunezkoa da eta, hitzak esaten duen bezala, emakumeak eta gizonak parean jartzea du helburu. Hau da, geure arteko izaera ezberdintasunak onartuz, berdintasunean oinarritutako gizartea antolatzea. Batzar honetan oso elkarte gutxik hartu dute parte, lau hain zuzen ere, eta horien artean Gazte Asanblada egon da. Badirudi Urduñan gai honek ez duela kezkatzen, eta are gutxiago mutilak, izan ere ez da gizonik agertu. Horregatik hemendik nahi duenari parte hartzeko gonbita luzatzen diogu, hurrengoa abenduko 1ean da, 17:30etan, Kultur etxean. Modu berean Urduñako neskak animatu nahi ditugu Gazte Asanbladan parte hartzera. Parekidetasunezko Batzarrak Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna, azaroak 25, dela eta hainbat ekintza antolatu ditu. Egun horretan bertan bi kontzentrazio egongo dira, bata goizeko 12etan eta bestea arratsaldeko 7etan. Egun osoan zehar liburutegian emakumeei buruzko DVDak eta liburuak egongo dira eta Foru plazan Gazte Asanbladak eginiko graffitiak izango dira erakusgai (Muralen bat egongo da nahi duenak zeozer idatz edo margotu dezan). 23an, asteazkenean, Empoderazioa eta indarkeriaren prebentzioa lantzeko tailerra egongo da Kultur etxean 18:30etan.

LOKALEN INGURUKO UDAL PROPOSAMENA

Udalak proposamen bat luzatu die herriko kultur elkarteei lokalen inguruko arazoari irtenbidea emateko asmoz. Jakina da, herriko elkarte batzuek urte mordo bat daramatzagula lokalik gabe. Udalak proposatu egin du FP-n (Formakuntza Profesionalerako eskolak, frontoiaren parean daudenak) dagoen espazio librea banatzea kultur talde guztien artean. Horretarako, batzar bat eratu da (lokal munizipalen gestioa izenekoa) eta bertan interesa duten talde edo pertsonek parte hartuko dute. Horretaz gain, funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren arauak ezarri nahi dira.
Guri dagokigunean, daukagun materiala gordetzeko eta bilerak egiteko lokal bat ezinbestekoa dugula ikusten dugu eta ez diogu uko egingo FP-n lokal bat eskuratzeari. Materiala lonja eta etxe ezberdinetan banaturik edukitzea eta bilerak kalean egin behar izateak ez digu batere onik egiten eta pixkana-pixkanaka erre gaituen arazo bat izan da. Badakigu, Urduñan gazteok behar dugun espazio publiko eta autogestionatuaren beharrak ez dituela asetuko FP-n emango diguten lokalak. Horretarako, udalarekin elkarlanean ari gara etorkizun hurbil batean Urduñan gazteok Gaztetxe bat izateko asmoz.
Gazte Asanbladak, txalotu eta zoriondu egin nahi du udalak elkarteekiko hartu duen jarrera irekia eta gazteoi espazio bat bideratzeko hartu duen konpromesua.  

MARITXU KAJOI

Urduñako Gazte Asanbladak, Urriaren 7an autobusa antolatu egin zuen Arrasatera. Bertan Urriko lehen ostiralean Maritxu kajoi deituriko festa ospatu egiten da. Egun honetako gauzarik aipagarriena janzkerarena da, bertaratzen den jende guztia “dotorez” jantzita joaten da. Bertako parrokian dagoen Ama Birjinaren irudiaren omenez ospatzen da jaia, txikiteroen zaindaritzat hartzen dutena. Zurezko kutxa batean dago sartuta eta horregaitik “maritxu kajoi” izena. Urduñatik gaueko 22:30etan atera ginen eta buelta goizeko 7:00etan izan zen. Hasieran gau euritsua izango genuela bazirudien arren, nahiko ondo mantendu zen eguraldia eta gau ederra pasa genuen bertan.

BIDEO FORUMA URDUÑAN URRIAREN 30ean

Urduñako gazte asanbladak abian jarri du bideo foruma, hilabeteko azken igandetan pelikula edo dokumentalen bat jarriko da kultur etxean.
Hilabete honetan "La OLA" izeneko pelikula jarriko da eta pelikularen gaia honakoa da:
Bertako eskola batean irakasle batek aste bateko proiektu bat burutzea pentsatzen du. proiektua aurrera eramateko autokraziaren gaia jorratzea erabakitzen du, hau da,tercer reicha erabiltzen zuen gobernatzeko modu bera. Ikasleek proiektuaren nondik norakoak ikusita harrituta geratzen dira.
Haien ustez, ezinezkoa da gaur egun tercer reicharen edo diktadura bat berriz egotea edota eskumako alderdi batek boterera heltzea.
Horregatik irakasleak esperimentu bat abiarazten du bere ikaslekin, hauek kontura daitezen masak manipulatzea oso erreza dela.

3x3 TXAPELKETA URDUÑAN

Urduñako gazte asanbladak pasaden urriak 24ean 3x3 txapelketa antolatu egin zuen frontoian, bertan 12 taldek hartu zuten parte. Hasierako partiduetan galtzen zuten taldeak kanporatuta gelditzen ziren eta geratu ziren seiren artean ligaxka moduko bat egin zuten. Hoietatik lau pasatu ziren semifinaletara eta Azkenean urduñako taldeak (La naranja mecanica) Amurrioko (jo ta su!)taldearen aurkako lehia izan zen. Amurriko taldeak garaipena lortu egin zuen 4-6 irabazita. Talde irabazleak taldekide bakoitzeko kamiseta bana eskuratu zuten eta sailkapeneko bigarrenak sagardo botila bakoitzak