16. GAZTE EGUNA


IKUSGAI DUZUE 16. GAZTE EGUNEKO BIDEOKLIPA!
Aurten berandu badator ere, garaiz iritsi da urteroko bideoklipa zuen begien aurrera. Abesti martxosoa dugu, merezia dugun bezala, gerrien buelta dantzan jartzeko modukoa!
"Ametsa da hazia, ekintza bizia" da aurtengo leloa eta horrekin jokatuz egin da abestia. Milesker parte hartu duzuen aktore, musikari, grabaketa teknikari... guztioi!
Espero dugu zuen gustokoa izatea, eta hori bai, larunbatean Urduñan ikusi nahi zaituztegu danak, gazte garen heinean, gure egunari zukua ateraz!

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
SARATXOKO MURALA EGIN DA!
Aste honetan egin dugu Saratxon urtero egiten dugun murala, gazte eguna datorrela abisatzeko! Asteleheneko eguraldia aprobetxatuz, arratsaldeko 3 terdietan abiatu ginen bertara eta spray-ei astindua eman. Tinbalak, megafonoa, malabareak... gazteon ikur direlako!Bertan duzue emaitza, gustoko duzue? Ba 16. Gazte Egunak hori eta gehiago eskainiko dizue! Zatozte apirilaren 5ean Urduñara!



--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

16.GAZTE EGUNEKO EGITARAUA!
Jadanik 16. gazte eguneko kartela atera dugu eta, beraz, apirilaren 5eko egitaraua zehaztu dugu!
Aurten, hainbat ekintza berri gehitu dizkiogu, gaztetxean eraiki berri dugun boulderrean txapelketa egitea kasu. Horrela, Urduñako zein eskualdeko gazteen parte hartzea garatu nahi dugu, goizetik eta gauera artekoa.
Ez dira faltako hain ohikoak egin zaizkigun harrera ekitaldia, poteoa, bazkaria, kalejira, parrillada...

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

16. GAZTE EGUNA BADATOR!
Gutxi falta zaigu apirilaren 5erako, hau da, 16. gazte eguna ospatzeko!
Bitartean, lanean gogor gabiltza egitarau oparo eta deigarri bat prestatzeko. Lantalde ezberdinetan banaturik gaude: ikuskizunak, ekitaldia, kontzertuak, bazkaria... Horrela modu eraginkorragoan funtzionatzen baitugu.
Aurtengoan ez zaizkigu faltako ohikoak diren poteoa, bazkaria, kalejira, kontzertuak... baina beste ekintza bereizgarri batzuk txertatu nahi izan ditugu. Laster izango duzue info gehiago. Presta zaitezte!

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

HASIAK GARA 16. GAZTE EGUNA PRESTATZEN!

Horretarako, lehenik eta behin, asanblada irekia deitu dugu Urduñako gazte guztiek parte hartu ahal izateko.

Bertan, lantaldeetan banaketa eta lantalde bakoitzaren funtzioak zehaztuko dira! Animatu zaitezte, ametsa eraikitzera goaz!

 OTSAILAK 13 OSTEGUNEAN, 19.00etan gaztetxean ikusiko gara!














No hay comentarios:

Publicar un comentario