Iragan abenduaren 27an, ostirala, Urduñako gaztetxeak bertso ta doinu alaiez gozatzeko aukera eskaini zuen.
Iazko bertso saioak izaniko arrakastari heldurik, aurtengoan ekintza hau errepikatzea adostu genuen gazte asanbladan, bai eta asmatu ere: Gaztetxea lepo bete zen adin ezberdinetako emakume zein gizonez; ume, gazte eta helduez!
Aurtengoan gainera, gaztetxearen barruko aldean egitea posible izan zitzaigun, jende gehiago sartu ahal zelarik.
Bertan aritu ziren Ruben Sanchez, Peio Ormazabal, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Izar Mendiguren eta Julen Zulaika bertsolari lanetan eta Unai Mendibil amurrioarra gai jartzaile gisan.
Gai serioak eta barregarriak uztartzen oso ondo aritu ziren bertsolariak. Egunerokotasuneko gaiak zein topikoak.
Ekintza hauekin Urduñan euskararen aldeko ekimenak gauzatzea bideragarria dela ere ikus daiteke.
Gauzak hala, bertaratutako guztiei eskerrak ematea geratzen zaigu, batik bat bertsolari ta gai jartzaileari, eskainitako tarte gozagarriaz.
Presta zaitezte 3. bertso saiorako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario