Euskal dantzen ikastaroa gaztetxean geroz eta arrakastatsuagoa bilakatzen ari da!
3. entseguan 20 bat pertsona bildu ginen gaztetxean dantzari lanei ekiteko gogoz.
Oraingo honetan, fandangoari ekin genion, pausoz-pauso baina gelditu gabe!
Fandangoaz aparte, beste hainbat dantzei ere kosk egin genien, astez-asteko hobekuntza nabaritzen delarik.
Gerria, besoak, hankak eta ipurdia ere mugitzeko gai garela erakutsi nahi dugu Urduñako gazteok!
Animatu zaitezte, ostiralero 17.30etan Urduñako Gaztetxean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario