SAHARA ETA VENEZUELARI BURUZKO SOLASALDIAK

Iragan otsailaren 27an, Saharar herriari buruzko dokumentala jarri genuen gaztetxean: "Hijos de las nubes, la última colonia". Saharar herriak bizi duen egoeraz, errepresioaz eta lurralde okupazioaz mintzo da. Nortzuk diren bertako gatazkaren erantzuleak...Javier Bardem-ek zuzenduriko dokumentala da eta oso gomendagarria! 20 bat pertsona bildu ginen gaztetxean, ikusmin handia sortu zuen ekintzak!


Bestalde, martxoaren 13an, Venezuelari buruzko hitzaldia izan genuen. Askapena Aiaraldeko lagunek gidaturiko tertulia honetan, brigadak '14-ren aurkezpen txiki bat egin zuten eta iaz Venezuelan brigadista egon zen kide batek hango esperientzia kontatu zigun. 15 bat lagun bildu ginen gaztetxean, oso partehartzailea suertatu zitzaigun solasaldia, izan ere, bertaratutako hainbat bertan egonikoak baitziren.


No hay comentarios:

Publicar un comentario