AIARAKO INDEPENDENTZIA EGUNA URDUÑAN

Azaroaren 26an Aiarako independentzia eguna ospatu egin zen Urduñan. Egun osoko egitaraua egon zen eta Aiarako gazte ugari gerturatu ziren bertara. Goizean mahai inguruak egon ziren eta gai ezberdinak jorratu zituzten: Aisialdia, hezkuntza, ekologismoa… bazkaldu aurretik poteoa egin zen laudioko kun-kun batukadaren laguntzarekin eta ondoren 130 pertsona gerturatu ziren bazkaltzera. Akeita orduan bertso-hopa burutu zuten bertsolariak eta ondoren independentziaren bila jolasa egin zuten plazan. Eguna amaitzeko manifestazioa eta argazki herrikoia egin zen eta sabela betetzeko  aukera ere egon zen mugaldek prestaturiko parrillada goxoarekin. Apurtu arte, iheskide eta xarmant taldeekin amaitu egin zuten eguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario