GAZTETXEAREN ERAISKETAREN 5.URTEURRENA

Urduñako gazte asanbladatik gaztexearean eraisketaren 5.urteurrena dela eta aste osoko egitaraua antolatu genuen pasaden urtarrilaren 17tik 22ra. Helburua, Urduñan izandako gaztetxea gogoratzea eta oraindik ere kalean gaudela aldarrikatzea izan zen, gaztetxe baten beharra azpimarratuz. Guzti hau azaltzeko, eskuhorri bat buzoneatu genuen herria jakinaren gainean jartzeko asmoz.
Asteari hasiera emateko, kontzentrazioa burutu genuen 17an  asteartea, eraisketa egunean, 19:00etan herriko plazan “gaztetxe bat behar dugu” lemapean, 40 bat gazte batu ginen bertan.
Asteazkenean, graffiti tailerra egin zen arratsalde osoan zehar, lizarra kalean. “oraina landuz herria sorgindu dezagun” lemarekin marrazki ezberdinak egin zituzten urduñako eta kanpotik etorritako grafitero gazteak.
Ostiralean gauean, kontzertuak egin ziren herriko plazan, giro ederra jarri zuten musika estilo ezberdinak jorratu zituzten taldeek: Rock and rolla, rap euskalduna, punka... denetarik egon zen bertaratu zirenen gozamenerako. Larunbatean ostera, poteoa, bazkaria eta jolasak egon ziren. Gazte ugari batu ziren herriko plazan, karpa handiaren estalpean egin ziren ekintza hauetara. Amaitzeko igandean, ekitaldia egin zen Alhondegian, bertan Orain dela 5 urte izandako epaiketen inguruko irakurketa egin zen, ostean kanpoan dagoen “gazte lokala” hitzak tapatu egin ziren, bertan ez dagoelako gazteontzako inolako espaziorik eta luntxa burutu egin zen.
Gazte asanbladatik, gaztetxe bat izateko ordua heldu dela uste dugu, 5 urte daramatzagu kalean eta gazteriak ez du merezi ezarri zioten zigor horren menpe egotea.
GURE AMETSAK ERREALITATE BIHURTZEKO UNEA HELDU DA!! LORTUKO DUGU!!! 

 

Orain dela 5 urte, gaur bertan gauden Alhondegiko behekaldea okupatu genuen, bota berri zuten gaztetxea bertan eraikitzeko asmoz. Gaztetxea eraitsi ondoren, udalak gurekin ez zuen inolako elkarrizketarik eduki nahi izan eta horretaz gain hedabideetan eraikin honetan, lokal bat izatea proposatu eta guk uko egin geniola esan zuen. Gezurrak bata bestearen atzean.
Egoera hori ikusita Alhondiga okupatzea erabaki genuen, gure proiektua aurrera eramateko asmoz. Eraikin hau denbora luzez utzik egondakoa zen eta sute baten ondorioz egoera txarrean zegoen. Bertan egindako lehen gauza, kanpotik margotu eta harria garbitzea izan zen. Hasi bezain laster, udalak gurekin hitz egin beharrean ertzaintza bidali egin zuen, gure jarduera eteteko asmoz. Bertan zegoen jendea identifikatu egin zuten. 2 egunez lanean jarraitu genuen eta ondoren udalak salaketa jarri zuen eta bertatik bota gintuzten. Udalak salaketa jartzerako orduan, egin ez ziren ustezko kalteak leporatu egin zizkigun, horrek zekarren zigor ez-proportzionalekin. Urduñako gazte, 6 adin txikiko eta 4 adin nagusiko, 3 urtez luzatu zen epaiketaren mehatxupean egon ziren. Herriko jende asko epaiketen kontrako jarrera azaldu zuen eta honek  zer esan asko sortu zuen. Guk beti aldarrikatu izan genuen udalak salaketak kendu eta epaiketa eten behar zela, baina udalak ordea ez zuen zigorra ez zen besterik onartzen. Herri mobilizazioak ugariak izan ziren: kontzentrazio, manifestazio, kazerolada... Ez ohiko pleno bat ere behartu egin zen eta udalak inolako konponbiderik bilatzeaz gain, bere jarrera argi utzi zuen eta epaiketen aurkako kartelak jartzen ari ziren 2 epaituen kontra beste salaketa bat jarri egin zuen. Azkenean, epaiketa guztiak izan ziren eta gazte auziperatuak kargurik gabe libre geratu  ziren. Horregaitik gaur, epaituak izan ginenok,  5 urte pasa eta gero hona, Alhondegira etorri gara berriro, honakoa adierazteko:
*Orain dela 5 urteko erasoekin ez zuten lortu gazte asanbladarekin amaitzea eta gaur inoiz baino indartsuago gaude, gazte belaunaldi ezberdinak proiektu baten inguruan lanean gogotsu asanblada baten inguruan elkartuz.
* Ez dugu onartuko inoiz ere ez gazteria modu horretan zigortzea ezta ere haren aurkako halako eraso bortitzik errepikatzea.
*Ez dugu onartuko espazio hau, Alhondegia, herriko gazte leku gisa izendatu izana, bertan gaur egun ez dagoelako gazteontzako inolako espaziorik.
* Bere garaian gazteontzako lokal publiko autogestionatu bat Alhondegian zabaltzeko  aukera indarrez kendu ziguten eta horren erruz gaur egun herrian ez dago eraikuntza publikorik  proiektu hori garatzea ahalbidetzen duenik.
*Gaztetxe bat lortu arte lanean jarraituko dugu, proiektu horretan sinisten dugulako, asanblada oinarri eta  autogestioa eta autosufizientzia lanabes izanik.
Bukatzeko, kanpoko aldean dagoen “gazte lekua” hitza estaliko dugu, gaur egun hemen ez dagoelako gazteontzako lekurik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario