GABONAK

Gabonetan zehar ekintza ugari egin ziren urduñako gaztetxean:
“LA DEPRE GALLEGA” Dokumental-kontzertua (Abenduak 25):  Urduñan 80.hamarkadan sortutako musika punk mugimenduari buruzko dokumentala aurkeztu egin zuten. Garai horretan herriko gazte talde bat musikaren bitartez haien gorroto eta desadostazuna adierazi egin zuten ezarritako sistemarekin. Dokumentala ikusi ondoren jam-sesion bate gin zuten arratsalde osoan zehar bertan parte hartu zuten musikarien eskuz. Giro ederra egon zen gaueko 22:00ak arte luzatu egin zen festan.
BERTSO SAIOA (Abenduak 28):   Bertsoaldia antolatu egin zuen urduñako gazte asanbladak ostiral horretan. Euskal Herri osotik etorritako 6 bertsolarik osatzen zuten taldea: Manex solozabal, Iñaki viñaspre, jone uria, maddi gallastegi, ane labaka eta jokin Uranga. Bertsoaldi ikaragarria eskeini zuten gaztetxea bete egin zuten jendearen goxamenerako.
GAZTE ZOZKETA (Abenduak 31): Urduñako gazte asanbladak kriston saskia zozketatu egin zuen, aurreko hilabetean gaztetxean ikusgai egon zena. Gauko 21:30 egin zen zozketa foru plazako arkupeetan. Zorionak tokatu zitzaionari!!
GABONZAHAR GAUA (Abenduak 31):  Urduñako gaztetxea zabalik egon zen goizeko 3:00ak arte eta jende gutxi gerturatu bazen ere, zein izan daiteke urtea hasteko erarik onena gaztetxean baino??? Dekorazioa aproposa zegoen eta kubata goxo-goxoak prezio ezin hobean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario