2012ko
uztailaren 31an, urteroko legez, inaxio deuna eguna dela eta gazte olinpiadak
eta sardinada-kostillada egin genuen. Arratsaldeko 5etan hasi ziren olinpiadak
eta aurten tabernaz-taberna joan ginen poteoan jolas ezberdinak egiten. Guztia
hau mozorratuta eta musikarekin egin genuen, kaleetan zehar sekulako giroa
sortuz. 6 jolas egin genituen eta bakoitzaren irabazleak finalera pasatu ziren.
Finala plazan egin zen prestaturik zegoen “yinkana” gogoangarri bat egin behar
izan zutelarik. Irabazleak gainera kilo ta erdiko txuletoia afaldu egin zuen
sari gisa. Amaitzeko sardinada-kostillada egin zen plazan eta giro ederra egon
zen gauerdirarte.
Oso ekintza
positiboa bezala hartzen dugu, herrian udan hutsik egoten diren kaleei eman
zitzaien bizitza eta kolorea kontuan izanda eta gazteon parte hartze handia
ikusita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario