OKUPAZIO EGUNA

2012 ko martxoaren 25ean goizean, 14. gazte egunaren ajearen baitan, okupatu egin genuen zaharra 25ean hutsik zegoen eraikina. Bertan gaztetxea eraikitzeko asmoz.
5 urte lokalik gabe egon ostean uste dugu arazoari irtenbidea bilatzeko ordua heldu dela eta eraikin hori garbitu eta konponduko dugu urduñako gazteontzako espazio bat zabaltzeko asmoz.
Udaletxearekin hainbat bilera eman ostean eta ikusita ezinezkoa zela gaur egun udal eraikinetan gaztetxe bat edukitzea erabaki hau hartzera eraman gaitu.
Lokala okupatu dugunean emakume bat zuzendu zaigu, eraikina berea zela esanez. Ertzainak agertu dira gero, eta emakumearekin eta asanbladako kideekin hitz egin ostean joan dira. Ertzainek ez dute inor identifikatu eta erregistroaren arabera eraikinak jaberik ez duela azaldu dute. Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu gazte guztiak. Gora urduñako gazteria!!! Gora urduñako gazte asanblada!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario