Urriaren 25ean “Euskal Herria-Vallekas. Herrien arteko
elkartasuna” jaialdia burutu zen Urduñako gaztetxean. Bertan, Vallekasetik
etorritako lagunek hartu zuten parte bai eta hitzaldia eskaini ere.
Antifaxismoaz eta herriko egoeraz mintzatu ziren. Ondoren, kontzertuak ere izan
ziren: “A gantxo y kutxillo”, “Habemus papam”, “Boot boys” eta “Nucleo Terco”
taldeek jo zuten eta gaztetxea leporaino bete zen. Bokatak ere egin genituen!
No hay comentarios:
Publicar un comentario