EGUTEGI BERRIAK SALGAI DIRA!

Urtero lez, urte bukaeran hurrengo urteko egutegiak atera ditugu salmentan,  2012ko lelo berriarekin. 2 egutegi mota atera ditugu, bat handia horman jartzeko eta 2 euroko prezioa du, eta beste bat poltsikoan eramatekoa, euro bateko prezioa duena. Hainbat tokitan erosteko aukera izango duzue, tabernetan, azoketan edo gazte asanbladako kideei.
ORAINA LANDUZ SORGINDU DEZAGUN HERRIA izango da urte honetako leloa, izan ere, ekintza asko eta ezberdinak antolatuz, Urduña sorgintzea da gure helburua. Horretarako denbora luzez gazte ezberdinak inkestak bete dituzte  gustoko dituzten ekintzak  plazaratu eta antolatzeko asmoz. Beraz badakizue, anima zaitezte eta parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario