Pasaden azaroaren 18an pintxo poteoa eta afaria ospatu genuen. Arratsaldeko 8:30tan hasi zen poteoa kukumarrotik eta herriko tabenetatik poteoa egin genuen, izan ere, herrriko taberna batzuek duela hilabete batzuk hasi ziren ostiral gauetan pintxo poteoa egiten. 10:30tan afaria hasi zen kukumarron, 40 pertsona inguru bildu ginen ondo pasatzeko gogoekin. Salda, entsalada eta haragia patatekin afaldu ostean herritik jaia jarraitu zuen, herriko tabernetatik ondo pasatzen. Oso positibotzat jotzen dugu ekintza hau, gazte mordo parte hartu genuelako ekimen honetan eta afalorduan kukumarro taberna gaztez beteta egon zelako. Horregaitik hurrengo hilabeteetan errepikatuko dugula ziurra da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario