MARITXU KAJOI

Urduñako Gazte Asanbladak, Urriaren 7an autobusa antolatu egin zuen Arrasatera. Bertan Urriko lehen ostiralean Maritxu kajoi deituriko festa ospatu egiten da. Egun honetako gauzarik aipagarriena janzkerarena da, bertaratzen den jende guztia “dotorez” jantzita joaten da. Bertako parrokian dagoen Ama Birjinaren irudiaren omenez ospatzen da jaia, txikiteroen zaindaritzat hartzen dutena. Zurezko kutxa batean dago sartuta eta horregaitik “maritxu kajoi” izena. Urduñatik gaueko 22:30etan atera ginen eta buelta goizeko 7:00etan izan zen. Hasieran gau euritsua izango genuela bazirudien arren, nahiko ondo mantendu zen eguraldia eta gau ederra pasa genuen bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario