Udalak proposamen bat luzatu die herriko kultur elkarteei lokalen inguruko arazoari irtenbidea emateko asmoz. Jakina da, herriko elkarte batzuek urte mordo bat daramatzagula lokalik gabe. Udalak proposatu egin du FP-n (Formakuntza Profesionalerako eskolak, frontoiaren parean daudenak) dagoen espazio librea banatzea kultur talde guztien artean. Horretarako, batzar bat eratu da (lokal munizipalen gestioa izenekoa) eta bertan interesa duten talde edo pertsonek parte hartuko dute. Horretaz gain, funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren arauak ezarri nahi dira.
Guri dagokigunean, daukagun materiala gordetzeko eta bilerak egiteko lokal bat ezinbestekoa dugula ikusten dugu eta ez diogu uko egingo FP-n lokal bat eskuratzeari. Materiala lonja eta etxe ezberdinetan banaturik edukitzea eta bilerak kalean egin behar izateak ez digu batere onik egiten eta pixkana-pixkanaka erre gaituen arazo bat izan da. Badakigu, Urduñan gazteok behar dugun espazio publiko eta autogestionatuaren beharrak ez dituela asetuko FP-n emango diguten lokalak. Horretarako, udalarekin elkarlanean ari gara etorkizun hurbil batean Urduñan gazteok Gaztetxe bat izateko asmoz.
Gazte Asanbladak, txalotu eta zoriondu egin nahi du udalak elkarteekiko hartu duen jarrera irekia eta gazteoi espazio bat bideratzeko hartu duen konpromesua.

No hay comentarios:
Publicar un comentario