EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduak 3 Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Urduñako Gazte Asanbladak eguneko antolakuntzan parte hartu zuen herriko beste taldeekin batera. Gau eta egun, euskara mintzalagun izan zen aurten erabilitako lema.
3 egunetako egitaraua osatu egin genuen, haur, gazte zein helduentzako jarduerak aurrera eramanaz. Ostegunean, haurrentzako txotxongiloak eta euskara eta urduñari buruzko hitzaldia egin ziren. Ostiralean berriz, umeentzako tailerrak, “izan, egin,eragin” dokumentala  eta pintxo-pote euskalduna egin zen herriko tabernetan zehar. Larunbaterako, euskararen egunerako, berriz ekintza ugari prest zeuden. Goizean Gazte Asanbladak “urduña euskaldundu” ekimena burutu egin zuen, herriko establezimenduetan haien zerbitzu motaren araberako euskarazko kartelak jarriz. Kalejira-poteoa egon zen ondoren eta  Gazte Asanbladak mintzoa maskota prestatu egin zuen kaleak girotu eta animatzeko asmoz. Frontoian berriz umeentzako gunea egon zen egun osoan zehar tailer, jolas, musika eta txokolatea hartzeko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Mariaren lagundia ikastetxean egindako bertso-bazkaria izan zen egindakoetatik jarduerarik arrakastatsuena eta oso giro ederra sortu egin zen bertsolariek buruturiko  lan apartagaitik. Egunari bukaera emoteko gau partean erromeria egon zen herriko plazan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario