IKURRIÑARI HERRI OMENALDIA
Urduñako Gazte Asanbladak, abenduaren 4an
ikurriñaren herri omenaldian parte hartu zuen herriko beste elkarte eta eragile
politiko-sozialekin batera. Urduñan atzerriko ikur espainola inposatu nahiak
omenaldian aurten jende gehiago parte hartu izana ekarri du eta plaza jendez
lepo egon zen. Adarraren soinuarekin hasi zen omenaldia, bertso bat
botatzearekin batera. Ikurriñaren dantza burutu zuten herriko hainbat neskek
eta ekitaldiaren momenturik politena izan zen. Amaitzeko, herriko kultur
elkarteen artean plazan dagoen mastan ikurriña jaso egin zen. Herri omenaldiaz gain Abenduaren 10ean
Jai-alai pelotazale elkarteak putxe herrikoia burutuko du arratsaldeko
17:00etan eta 17an goizean txarlazo mendi taldeak mendi martxa burutuko du San
pedrora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario