BOLETOAK SALGAI DIRA

Urtero bezala, zozketa egingo dugu abenduaren 31an gaueko 9:00tan foru plazan. Hainbat sari egongo dira, lehengoa kristolako gabonetako saski aparta izango da eta bigarrena urdaiazpiko bat da. Sari guztiak Karmen urdaitegian ikusgai egongo dira abenduaren 30a arte. Abenduaren hasieratik boletoak saltzen aritu gara gazte asanbladaren kideak, euro baten truk saltzen ditugu eta gazte asanbladako kideez aparte hainbat tokitan aurki ditzazkezue, Kukumarro, Mugalde, herri azoka, Karmen urdaitegia...besteak beste. Guzti hau garatzen dugun eredu autogestionatua aurrera eramateko beharrezkoa dugu, urtean zehar antolatzen ditugun ekintzen gastuak aurre egin ahal izateko. Beraz boletoak erostera animatzen zaituztegu, izan ere bertetik aterako den dirua urduñako gazteriarentzako izango da. Saritutako zenbakiak blogean agertuko dira urtarrilean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario