PING PONG TXAPELKETA


Urduñako gazte asanbladak ping-pong txapelketa bat antolatu egin zuen pasaden abenduaren 9an ostirala frontoi txikian. Txapelketa 17:00ak aldera hasi egin zen eta 25 partaide inguru izan zituen. Bertan , barratxo bat jarri genuen freskagarriekin  jokalarien egarria asetzeko asmoz.  22 tantora jokatu egin ziren partidak eta azken fasean 3 partidatan onenera jokatu behar izan zuten. Finala izan zen partidurik erakargarriena eta jendez lepo bete zen frontoi txikia, 2 gazteen harteko lehia sutsua eta ikusgarria ikusteko asmoz. Txapeldunak sari gisa gazta eraman zuen opari eta bigarrenak gazte asanbladak egindako 2012ko egutegi berria. Oso giro ona egon zen eta gazte pila hurbildu ziren bai parte hartzera bai ikusle modura.

No hay comentarios:

Publicar un comentario