GAZTE ZOZKETA

Abenduaren 31an, gaueko 9:00tan Foru plazan zozketa egin genuen. Urtero egiten dugun zozketa honetan bi sari zozketatu genituen, lehenegoa gabonetako saski izugarria, kapoia eta guzti, eta bigarrena iberiar urdaiazpikoa. Euro batean saltzen genituen boletoak, Urduñako poltsiko zein diruzorro askotan bukatu zuten. Izan ere, burutzen ditugun ekintzak eredu eutogestionatuan aurrera eramateko beharrezkoa dugu zozketan ateratako dirua, eta Urduñarrek eredu hau bere eginez, ia 1000 saldu genituen. Sarituak 072 bigarrena eta 319 lehengoa izan ziren. Eskerrik asko boletoa erosiz gazte asanblada lagundu duten guztioi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario