INUXENTE!

Urduñako gazte asanbladak abenduaren 28an inuxenteen eguna ospatu egin zuen. Urduñako herritik kartelak jarri genitueen, bainuetxean eskaintzen zuten jarduera berriei buruz herria jakinaren gainean jartzeko. Eskaintza horietaz disfrutatu ahal izateko herritarrek pasa den urteko piszinetako karneta aurkeztu behar zuten bainuetxean. Inuxente, inuxente jeje Inuzentada bikaina izan zen, herritar batzuk sinetsi egin bait zuten eta bainuetxera joan ziren eskaintza berriez gozatzeko asmoz. Egun horretan (abenduak 28an) jende guztiaren ahotan zegoen notizia eta albisterik aipatuena izan zen urduñarren artean. Gazte asanbladatik uste dugu umore pixkat bat noizbehinka ez datorkigula batera gaizki, herria dagoen egoera tamalgarria kontuan izanda gainera. Sasien gainetik, herria sorgintzen jarraituko dugu!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario