Urtero
legez, Mugalde kultur elkarteak herri azoka antolatu zuen abenduan Urduñako
kultur etxean. Honek hainbat eguneko iraupena izan zuen, 17tik 24ra, eta produktu eta marka desberdin aurki genitzakeen,
egurrezko tailuak, arropa, liburuak edota pinak, besteak beste. Urduñako Gazte
Asanbladak bere txokoa izan zuen eta pasaden urteetako kamiseta eta
kirol-jertseekin batera aurten egindakoak egon dira salgai. Era berean 2012ko
egutegiak (horman jartzekoak zein diru-zorroan eramatekoak) zeuden erosteko. Jende
mordo hurbildu da azokara eta balorazio orokorra nahiko positiboa izan da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario