ENTSEGU LOKALA

Pasa den aste honetan, hasiera eman diogu beste lokal berri bat konpontzeko demari.
Urduñako gazte asanbladak duela hilabete inguru adostu zuen entsegu lokal bat prestatzeko borondatea; izan ere, bertako kideek berek gogo hori erakutsi dute: musika taldeek zein norbanakoek bertan aisia garatu dezaten, musikarekin harremanetan, musika eginez.

Gauzak horrela, aste honetan eman zaie hasiera prestatze lanei:

1) Lehenik, erabiliko genuen lokala identifikatu genuen eta leku bakoitzak zituen onurak eta kalteak baloratu.
2) Ondoren, tableroak eta insonorizatzeko materiala lortzen jardun gara.
3) Behin materiala izan dugularik, lokalak zituen 2 ate itxi egin ditugu, tablero batzuez baliaturik.
4) Paretetan egur takoak iltzatu ditugu gainean tableroak jartzeko eta horrela aire kamara efektu bat lortzeko.

Obrak amaitu bezain laster, bertan entseguak egin nahi dituzten talde edo bakarlariekin harremanetan jarriko gara, asanblada bat egin asmoz.
Animatu zaitezte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario