IPUIN KONTALARIA GAZTETXEAN

Iragan ostiralean, otsailak 7, pintxo-potea laguntzeko ekintza berezi bat eskaini genuen gaztetxean: ipuin kontalaria.
Euskara bultzatzea helburu zuen ekintza honek 20 bat ikusle bildu zituen eta entretenigarria oso suertatu zitzaigun.
Ipuin kontaketa "klandestinoa" 20.30ak pasata hasi zen eta ordu erdiko tartean gutxi gora behera, 3 ipuin entzun genituen.
Hala, eskerrak ematea dagokigu, bai gerturatu zinenei eta baita Galdakaoko gure ipuin kontalari lagunari!
Eskerrik asko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario