EUSKARAREN ALDEKO MURALA

Urduñako gazte asanbladako euskara batzordeak, euskararen sustapenerako ekintza berri bat burutu du gaztetxean: Euskararen aldeko murala margotzea.
Euskara batzordea, aspaldi-aspaldian sortu zen arren (merkatu plazako gaztetxean bertan bazegoen euskara batzorde bat) urteak geldirik egon izan da. Hala, duela 2 urte  berau berreskuratzea proposatu genuen, eta horretarako taldetxo txiki bat sortu.
Euskara batzordearen helburua zera da: Gazte asanbladan euskararen normalizazioa lortu, eta hortik herrian sustapenerako eragile bihurtzea gazte asanblada.
Gauzak horrela, euskararen egunean ekintzak eginez ezagutzera eman gara, baina internoki ere erronka handia izan dugu eta oraindik ere badugu: asanbladak euskarara erakartzea, dinamizazioa euskaraz egitea...
Hauxe beraz, batzorde horren beste ekintza bat da, aurrerantzean ere urrats gehiago ematea espero dituena!
Animo gazteak, euskara da gure territorio libre bakarra!

No hay comentarios:

Publicar un comentario