Itxaropen Zikiña taldearen azken kontzertua

Aurreko ostiralean, otsailak 22, Urduñako gaztetxean 3 talderen kontzertuak ikusi ahal izan genituen:
30/06, Habemus papam eta Itxaropen Zikiña.
Azken talde honek, azken kontzertua eskaini zuen. Izan ere, urteak jotzen egon ostean eta 9 hilabeteko geldialdiaren ostean, despedida jaia antolatu genuen gaztetxean.

Arratsaldetik goiz hasi zen jendea gaztetxera gerturatzen, boulderrean arituz, tragoak hartuz...
eta 20.30ak aldera hasi zen lehen kontzertua. Urduñako gazteek gogotsu ekin zioten Non Servium eta Kaos Urbano bezalako taldeen bertsioekin. Giroa berotuz joan zen!
Ondoren, Amurrioko taldeak ekin zion kontzertuari. Eskualdeko gazte dezente erakarri zituen zitak!
Eta azkenik, espero genuen kontzertua etorri zen! despedida baino, gero arte batekin agurtu ziren. Gozagarria izan zen aspaldiko kantu horiek entzutea: al turista, sabotaiak, lur azpian... Egurre lagunak!

No hay comentarios:

Publicar un comentario