HESIANen EMANALDI AKUSTIKOA

Aurreko ostiralean, otsailak 28, Urduñako gaztetxean pintxopotea laguntzeko emanaldi akustikoa antolatu genuen: hesian.
Fran eta Zuriñek osatzen dute hesianen bertsio akustikoa, hau da, 2 ahots eta gitarraz baliaturik, beren ohiko abestiak eskaintzen dituzte, erritmo lasaiagoan.
Arratsaldean gaztetxea atontze lanak egin genituen, garbitu, astean zeharreko materialak bildu, ekipoa prestatu... 8 terdietan soinu froga txiki bat egin eta dena prest!
9terdiak pasata hasi zen ostiralean emanaldia eta ordu eta laurden inguru iraun zuen. Gaztetxea gaztez lepo zegoen, gutxik ihes egin zion halako zita bati!
Bestalde, bideo ekoiztu bat eta guzti aurkitu dugu youtuben kontzertuaren kanta batekin eta zuekin konpartitu nahi dugu:
https://www.youtube.com/watch?v=8RLOur37bAs
on egin!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu astez aste gaztetxera hurbiltzen zareten horiei, gure hazia loratzen laguntzeagatik, baita kasu honetan Zuriñe eta Fran lagunei, kolaborazio guztiagatik!
Laster elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat!

No hay comentarios:

Publicar un comentario