BOULDERRA MARTXAN!

Azken 2 aste hauetan, gazte asko hurbildu dira gaztetxera boulderra ikusi ta erabiltzeko.
Azkenik, etengabeko lanek bere fruitua eman dute!
Ikusirik eskaladak herrian eta gazteen artean zuen eragina, boulderra eraikitzea erabaki genuen. Horretarako, Urduñako eskalatzaile batzuekin harremanetan jarri ginen eta begi onez ikusi zuten gure proposamena.
Hala, lanek luze jo badute ere, bertan da boulderra, gaztetxean, eraikia.
Gazte zein helduen gozamenerako eta osasuntsu mantentzeko beste tresna bat!
Oraindik ere harri gehiago jarriko ditugu, eskaera egina dago, baina daudenekin moldatu gaitezke jada. Animatu zaitezte, pasa gaztetxetik eta... eskalatzera!

No hay comentarios:

Publicar un comentario