IHAUTERIAK!

Pasa den larunbatean, martxoak 1, ihauteriak ospatu genituen gaztetxean. Aurtengoan, Goardia Zibilez mozorratzea erabaki genuen, bai eta egin ere! Gaztetxeari kutsu espainiarra zerion! Argazkietan ikus daitekeenez, uztarriari geziak jarri genizkion, banderak gaztetxean eskegi eta Patrol GR bat eraiki ere.
Hala, arratsaldeko 8etan, eguraldiari aurre eginez, poteoan atera ginen. Herrian zehar kontrolak montatu, segurtasuna bermatu eta Espainia defendatu genuen!
Ostean, 10etan gaztetxean dj ramping egon zen 2 orduz jo ta su. Gazte mordoa gerturatu ziren bertara eta mota askotariko mozorroak ikusi ahal izan genituen! 
Hurrengo urtean gehiago lagunak!



No hay comentarios:

Publicar un comentario