BOULDERRAREN ASANBLADA EGIN DA

Atzo arratsaldeko 18.00etan boulderraren inguruan hitz egiteko asanblada egin genuen. Bertara, boulderrean eskalatu nahi duen edonor gonbidatuta zegoenez, jende ugari batu ginen. Horrela, guztion artean boulderraren funtzionamenduaz eta arauez eztabaidatu genuen honakoa erabaki genuelarik:


ARAUAK:
-Boulderrean ezin da erre
-Koltxoneta gainean ezin da jan ezta edan ere (horretarako daude bankua eta mahaia!)
-Txakurrak ez ditugu boulderrera sartuko
-Eskalatzeko katu-oinak eta magnesioa erabiliko ditugu
- Bakoitzak ekoizten duen zikinkeria jasotzeko ardura izango du


FUNTZIONAMENDUA:
- Boulderra erabili nahi duen jendearentzat, txartela bereziak egingo ditugu. Datorren asterako datuak jasotzeko orriak jarriko ditugu gaztetxean eta hori beteta bueltatzen duenari txartel bat emango zaio. Bestalde, Urduñako tabernaren batean giltza bat uzteko asmoa dago. Beraz, giltza eskuratu nahi duenak taberna horretara jo beharko du eta txartela erakutsi.
- Bestalde, 2 edo 3 hilabetero asanblada bat egitea proposatu da, batez ere mantenimendu lanei buruz hitz egiteko. Momentuz, boulderreko sarrerarako atea jarri, mahai bat egin, presa gehiago jarri eta lurrean moketa jarriko da!

No hay comentarios:

Publicar un comentario