URDUÑAKO GAZTETXEAK 2 URTE BETE DITU!

Urduñako gaztetxeak 2 urte bete ditu gaurkoan, martxoaren 25ean!
Zaharra kaleko 25 zenbakiko eraikina duela 2 urte okupatu genuen, Urduñako gazteei eskaintza sozial eta kultural alternatibo bat eskaintzeko asmoz.
Gauzak horrela, bi urte hauetan garaipen txiki asko  izan ditugula uste dugu. Aisialdirako eskaintza erabat handitu dugu, gazte eta helduei harremantzeko esparru berri bat eraiki dugu, formakuntzarako hitzaldiak, bideo emanaldiak garatu ditugu.
Hau guztia ez zen zuen guztien laguntzarik gabe posible izango.
Eskerrik asko Urduña, eskerrik asko Urduñako gazteria! segi dezagun ametsa egi bihurtzen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario