ULUKA TALDEAREN KONTZERTUA

Iragan ostiralean, martxoak 14, Urduñako gaztetxean emanaldi akustiko berri bat izan genuen: ULUKA taldearena hain zuzen ere.
4 neska gaztez osaturiko taldea da ULUKA. Laudio-Arrankudiaga-Zollo aldekoak. Euren ahotsak nagusitzen dira emanaldietan, izan ere, laurek abesten baitute.
Gainera, betiko abesti herrikoiak bertsio modernoagoekin nahasten dituzte eta baita kantu propioekin ere.
Gaztetxea jendez gainezka egon zen berriro ere, ekintzak ikusmira handia sortu baitzuen.
Hala, eskerrak ematea baino ez zaigu falta. Eskerrik asko neskak emanaldi dotoreagatik eta baita bertaratu zineten guztioi ere!
Ikusiko dugu elkar!

No hay comentarios:

Publicar un comentario