Aurreko astean, gaztetxearen 2. urteurren ospakizunarekin batera antolatutako ekintzen artean, ispilu-marratze tailerra, afaria, gazte eguneko asanblada irekia eta aborto eskubidearen inguruko hitzaldia egin genituen, besteak beste. Azken honen argazkia duzue bertan.
Hitzaldian 10 bat pertsonak hartu genuen parte eta Elixarraitz Mendiguren Bizkaiko Koordinadorako eta Emaion Laudioko talde feministako kideak solasaldi entretenigarria prestatu zigun.
Indarrean jarri nahi duten legedi berriaren inguruko informazioa ekarri zigun, nondik norakoak, eskubide urratzeak...
Honen aurrean gazteok ere zeregin handia dugu. Mugi gaitezen!
BOULDERRAREN ASANBLADA EGIN DA
Atzo arratsaldeko 18.00etan boulderraren inguruan hitz egiteko asanblada egin genuen. Bertara, boulderrean eskalatu nahi duen edonor gonbidatuta zegoenez, jende ugari batu ginen. Horrela, guztion artean boulderraren funtzionamenduaz eta arauez eztabaidatu genuen honakoa erabaki genuelarik:
ARAUAK:
-Boulderrean ezin da erre
-Koltxoneta gainean ezin da jan ezta edan ere (horretarako daude bankua eta mahaia!)
-Txakurrak ez ditugu boulderrera sartuko
-Eskalatzeko katu-oinak eta magnesioa erabiliko ditugu
- Bakoitzak ekoizten duen zikinkeria jasotzeko ardura izango du
FUNTZIONAMENDUA:
- Boulderra erabili nahi duen jendearentzat, txartela bereziak egingo ditugu. Datorren asterako datuak jasotzeko orriak jarriko ditugu gaztetxean eta hori beteta bueltatzen duenari txartel bat emango zaio. Bestalde, Urduñako tabernaren batean giltza bat uzteko asmoa dago. Beraz, giltza eskuratu nahi duenak taberna horretara jo beharko du eta txartela erakutsi.
- Bestalde, 2 edo 3 hilabetero asanblada bat egitea proposatu da, batez ere mantenimendu lanei buruz hitz egiteko. Momentuz, boulderreko sarrerarako atea jarri, mahai bat egin, presa gehiago jarri eta lurrean moketa jarriko da!

URDUÑAKO GAZTETXEAK 2 URTE BETE DITU!
Urduñako gaztetxeak 2 urte bete ditu gaurkoan, martxoaren 25ean!
Zaharra kaleko 25 zenbakiko eraikina duela 2 urte okupatu genuen, Urduñako gazteei eskaintza sozial eta kultural alternatibo bat eskaintzeko asmoz.
Gauzak horrela, bi urte hauetan garaipen txiki asko izan ditugula uste dugu. Aisialdirako eskaintza erabat handitu dugu, gazte eta helduei harremantzeko esparru berri bat eraiki dugu, formakuntzarako hitzaldiak, bideo emanaldiak garatu ditugu.
Hau guztia ez zen zuen guztien laguntzarik gabe posible izango.
Eskerrik asko Urduña, eskerrik asko Urduñako gazteria! segi dezagun ametsa egi bihurtzen!

ULUKA TALDEAREN KONTZERTUA
Iragan ostiralean, martxoak 14, Urduñako gaztetxean emanaldi akustiko berri bat izan genuen: ULUKA taldearena hain zuzen ere.
4 neska gaztez osaturiko taldea da ULUKA. Laudio-Arrankudiaga-Zollo aldekoak. Euren ahotsak nagusitzen dira emanaldietan, izan ere, laurek abesten baitute.
Gainera, betiko abesti herrikoiak bertsio modernoagoekin nahasten dituzte eta baita kantu propioekin ere.
Gaztetxea jendez gainezka egon zen berriro ere, ekintzak ikusmira handia sortu baitzuen.
Hala, eskerrak ematea baino ez zaigu falta. Eskerrik asko neskak emanaldi dotoreagatik eta baita bertaratu zineten guztioi ere!
Ikusiko dugu elkar!

SAHARA ETA VENEZUELARI BURUZKO SOLASALDIAK
Iragan otsailaren 27an, Saharar herriari buruzko dokumentala jarri genuen gaztetxean: "Hijos de las nubes, la última colonia". Saharar herriak bizi duen egoeraz, errepresioaz eta lurralde okupazioaz mintzo da. Nortzuk diren bertako gatazkaren erantzuleak...Javier Bardem-ek zuzenduriko dokumentala da eta oso gomendagarria! 20 bat pertsona bildu ginen gaztetxean, ikusmin handia sortu zuen ekintzak!
Bestalde, martxoaren 13an, Venezuelari buruzko hitzaldia izan genuen. Askapena Aiaraldeko lagunek gidaturiko tertulia honetan, brigadak '14-ren aurkezpen txiki bat egin zuten eta iaz Venezuelan brigadista egon zen kide batek hango esperientzia kontatu zigun. 15 bat lagun bildu ginen gaztetxean, oso partehartzailea suertatu zitzaigun solasaldia, izan ere, bertaratutako hainbat bertan egonikoak baitziren.

BOULDERRA MARTXAN!
Azken 2 aste hauetan, gazte asko hurbildu dira gaztetxera boulderra ikusi ta erabiltzeko.
Azkenik, etengabeko lanek bere fruitua eman dute!
Ikusirik eskaladak herrian eta gazteen artean zuen eragina, boulderra eraikitzea erabaki genuen. Horretarako, Urduñako eskalatzaile batzuekin harremanetan jarri ginen eta begi onez ikusi zuten gure proposamena.
Hala, lanek luze jo badute ere, bertan da boulderra, gaztetxean, eraikia.
Gazte zein helduen gozamenerako eta osasuntsu mantentzeko beste tresna bat!
Oraindik ere harri gehiago jarriko ditugu, eskaera egina dago, baina daudenekin moldatu gaitezke jada. Animatu zaitezte, pasa gaztetxetik eta... eskalatzera!

IHAUTERIAK!
Pasa den larunbatean, martxoak 1, ihauteriak ospatu genituen gaztetxean. Aurtengoan, Goardia Zibilez mozorratzea erabaki genuen, bai eta egin ere! Gaztetxeari kutsu espainiarra zerion! Argazkietan ikus daitekeenez, uztarriari geziak jarri genizkion, banderak gaztetxean eskegi eta Patrol GR bat eraiki ere.
Hala, arratsaldeko 8etan, eguraldiari aurre eginez, poteoan atera ginen. Herrian zehar kontrolak montatu, segurtasuna bermatu eta Espainia defendatu genuen!
Ostean, 10etan gaztetxean dj ramping egon zen 2 orduz jo ta su. Gazte mordoa gerturatu ziren bertara eta mota askotariko mozorroak ikusi ahal izan genituen!
Hurrengo urtean gehiago lagunak!
HESIANen EMANALDI AKUSTIKOA
Aurreko ostiralean, otsailak 28, Urduñako gaztetxean pintxopotea laguntzeko emanaldi akustikoa antolatu genuen: hesian.
Fran eta Zuriñek osatzen dute hesianen bertsio akustikoa, hau da, 2 ahots eta gitarraz baliaturik, beren ohiko abestiak eskaintzen dituzte, erritmo lasaiagoan.
Arratsaldean gaztetxea atontze lanak egin genituen, garbitu, astean zeharreko materialak bildu, ekipoa prestatu... 8 terdietan soinu froga txiki bat egin eta dena prest!
9terdiak pasata hasi zen ostiralean emanaldia eta ordu eta laurden inguru iraun zuen. Gaztetxea gaztez lepo zegoen, gutxik ihes egin zion halako zita bati!
Bestalde, bideo ekoiztu bat eta guzti aurkitu dugu youtuben kontzertuaren kanta batekin eta zuekin konpartitu nahi dugu:
https://www.youtube.com/watch?v=8RLOur37bAs
on egin!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu astez aste gaztetxera hurbiltzen zareten horiei, gure hazia loratzen laguntzeagatik, baita kasu honetan Zuriñe eta Fran lagunei, kolaborazio guztiagatik!
Laster elkar ikusiko dugulakoan, besarkada bat!

Itxaropen Zikiña taldearen azken kontzertua
Aurreko ostiralean, otsailak 22, Urduñako gaztetxean 3 talderen kontzertuak ikusi ahal izan genituen:
30/06, Habemus papam eta Itxaropen Zikiña.
Azken talde honek, azken kontzertua eskaini zuen. Izan ere, urteak jotzen egon ostean eta 9 hilabeteko geldialdiaren ostean, despedida jaia antolatu genuen gaztetxean.
Arratsaldetik goiz hasi zen jendea gaztetxera gerturatzen, boulderrean arituz, tragoak hartuz...
eta 20.30ak aldera hasi zen lehen kontzertua. Urduñako gazteek gogotsu ekin zioten Non Servium eta Kaos Urbano bezalako taldeen bertsioekin. Giroa berotuz joan zen!
Ondoren, Amurrioko taldeak ekin zion kontzertuari. Eskualdeko gazte dezente erakarri zituen zitak!
Eta azkenik, espero genuen kontzertua etorri zen! despedida baino, gero arte batekin agurtu ziren. Gozagarria izan zen aspaldiko kantu horiek entzutea: al turista, sabotaiak, lur azpian... Egurre lagunak!

EUSKAL DANTZA IKASTAROA
Euskal dantzen ikastaroa gaztetxean geroz eta arrakastatsuagoa bilakatzen ari da!
3. entseguan 20 bat pertsona bildu ginen gaztetxean dantzari lanei ekiteko gogoz.
Oraingo honetan, fandangoari ekin genion, pausoz-pauso baina gelditu gabe!
Fandangoaz aparte, beste hainbat dantzei ere kosk egin genien, astez-asteko hobekuntza nabaritzen delarik.
Gerria, besoak, hankak eta ipurdia ere mugitzeko gai garela erakutsi nahi dugu Urduñako gazteok!
Animatu zaitezte, ostiralero 17.30etan Urduñako Gaztetxean!

EUSKARAREN ALDEKO MURALA
Urduñako gazte asanbladako euskara batzordeak, euskararen sustapenerako ekintza berri bat burutu du gaztetxean: Euskararen aldeko murala margotzea.
Euskara batzordea, aspaldi-aspaldian sortu zen arren (merkatu plazako gaztetxean bertan bazegoen euskara batzorde bat) urteak geldirik egon izan da. Hala, duela 2 urte berau berreskuratzea proposatu genuen, eta horretarako taldetxo txiki bat sortu.
Euskara batzordearen helburua zera da: Gazte asanbladan euskararen normalizazioa lortu, eta hortik herrian sustapenerako eragile bihurtzea gazte asanblada.
Gauzak horrela, euskararen egunean ekintzak eginez ezagutzera eman gara, baina internoki ere erronka handia izan dugu eta oraindik ere badugu: asanbladak euskarara erakartzea, dinamizazioa euskaraz egitea...
Hauxe beraz, batzorde horren beste ekintza bat da, aurrerantzean ere urrats gehiago ematea espero dituena!
Animo gazteak, euskara da gure territorio libre bakarra!

IPUIN KONTALARIA GAZTETXEAN
Iragan ostiralean, otsailak 7, pintxo-potea laguntzeko ekintza berezi bat eskaini genuen gaztetxean: ipuin kontalaria.
Euskara bultzatzea helburu zuen ekintza honek 20 bat ikusle bildu zituen eta entretenigarria oso suertatu zitzaigun.
Ipuin kontaketa "klandestinoa" 20.30ak pasata hasi zen eta ordu erdiko tartean gutxi gora behera, 3 ipuin entzun genituen.
Hala, eskerrak ematea dagokigu, bai gerturatu zinenei eta baita Galdakaoko gure ipuin kontalari lagunari!
Eskerrik asko!

ENTSEGU LOKALA
Pasa den aste honetan, hasiera eman diogu beste lokal berri bat konpontzeko demari.
Urduñako gazte asanbladak duela hilabete inguru adostu zuen entsegu lokal bat prestatzeko borondatea; izan ere, bertako kideek berek gogo hori erakutsi dute: musika taldeek zein norbanakoek bertan aisia garatu dezaten, musikarekin harremanetan, musika eginez.
Gauzak horrela, aste honetan eman zaie hasiera prestatze lanei:
1) Lehenik, erabiliko genuen lokala identifikatu genuen eta leku bakoitzak zituen onurak eta kalteak baloratu.
2) Ondoren, tableroak eta insonorizatzeko materiala lortzen jardun gara.
3) Behin materiala izan dugularik, lokalak zituen 2 ate itxi egin ditugu, tablero batzuez baliaturik.
4) Paretetan egur takoak iltzatu ditugu gainean tableroak jartzeko eta horrela aire kamara efektu bat lortzeko.
Obrak amaitu bezain laster, bertan entseguak egin nahi dituzten talde edo bakarlariekin harremanetan jarriko gara, asanblada bat egin asmoz.
Animatu zaitezte!

2. GAZTETXE EGUNA
Urtarrilaren
18an, larunbata, ospatu zen 2.Gaztetxe Eguna.
Egunero,
Urtarrilan zehar, Urduñako Gazte Asanblada ospatzen zuen gaztetxearen aldeko
jaialdia, pasaden urtean, ospatu zen lehenengo Gaztetxe Eguna.
Eguna
hasteko, Urduñako Gazte Asanbladaren historia proiektatu zen argazki eta
bideoen bitartez. Jendea animatzeko trikipoteo bat antolatu zen eta erantzuna bikaina
izan zen trikitilari eta panderojolei eskertzen.
Trikipoteoaren
ondoren, jendea gaztetxera joan zen bazkaltzera eta gutxi gora behera 60
pertsona bazkaldu zuten.
Gaua
etortzen, kontzertuak hasi ziren RPV taldearekin, segidan FIVE CORNERS, KASU! eta
UKAN taldearekin.
Orokorrean,
2.Gaztetxe Eguna ezinobea izan zen, taldeak oso gustora, jende asko, dana
primeran.
Gogoratu,
Apirilaren 5ean 16. Gazte Eguna izango da.
AMETSA HAZIA,
EKINTZA BIZIA!!!
2. BERTSO SAIOA Urduñako gaztetxean
Iragan abenduaren 27an, ostirala, Urduñako gaztetxeak bertso ta doinu alaiez gozatzeko aukera eskaini zuen.
Iazko bertso saioak izaniko arrakastari heldurik, aurtengoan ekintza hau errepikatzea adostu genuen gazte asanbladan, bai eta asmatu ere: Gaztetxea lepo bete zen adin ezberdinetako emakume zein gizonez; ume, gazte eta helduez!
Aurtengoan gainera, gaztetxearen barruko aldean egitea posible izan zitzaigun, jende gehiago sartu ahal zelarik.
Bertan aritu ziren Ruben Sanchez, Peio Ormazabal, Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Izar Mendiguren eta Julen Zulaika bertsolari lanetan eta Unai Mendibil amurrioarra gai jartzaile gisan.
Gai serioak eta barregarriak uztartzen oso ondo aritu ziren bertsolariak. Egunerokotasuneko gaiak zein topikoak.
Ekintza hauekin Urduñan euskararen aldeko ekimenak gauzatzea bideragarria dela ere ikus daiteke.
Gauzak hala, bertaratutako guztiei eskerrak ematea geratzen zaigu, batik bat bertsolari ta gai jartzaileari, eskainitako tarte gozagarriaz.
Presta zaitezte 3. bertso saiorako!

FRACKING EZ hitzaldia
Abenduaren
6an urduñako gaztetxean FRACKINGaren hitzaldi bat egin zen “Fracking Ez
Aiaraldea”ren eskutik jendeari erantzuten honetako galderak, “Zer da
FRACKING?”, “Zelako eragina izango du gure eskualdean?”, “Zer egin dezakegu
gelditzeko?”. Jendea orokorrean oso gustora atera zen hitzalditik bere galderak
erantzuten.
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA
Azaroaren
25ean “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna” izan zen eta egun honi
begiratzen, Urduñako Gazte Asanbladan sortu zen talde berri bat “Sorgin Moreak”
emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Beraz, sorgin moreak gaztetxean egin zuten
“Esaldien murala” eta Bideo emanaldia “Nunca Mas” filma jartzen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)