PAREKIDETASUN BATZARRA

Pasaden hilabetean udalak hainbat bilera antolatzeari ekin zion, batzuk batzar finkoak bihurtzeko asmoz. Horietako bat parekidetasunezkoa da eta, hitzak esaten duen bezala, emakumeak eta gizonak parean jartzea du helburu. Hau da, geure arteko izaera ezberdintasunak onartuz, berdintasunean oinarritutako gizartea antolatzea. Batzar honetan oso elkarte gutxik hartu dute parte, lau hain zuzen ere, eta horien artean Gazte Asanblada egon da. Badirudi Urduñan gai honek ez duela kezkatzen, eta are gutxiago mutilak, izan ere ez da gizonik agertu. Horregatik hemendik nahi duenari parte hartzeko gonbita luzatzen diogu, hurrengoa abenduko 1ean da, 17:30etan, Kultur etxean. Modu berean Urduñako neskak animatu nahi ditugu Gazte Asanbladan parte hartzera. Parekidetasunezko Batzarrak Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna, azaroak 25, dela eta hainbat ekintza antolatu ditu. Egun horretan bertan bi kontzentrazio egongo dira, bata goizeko 12etan eta bestea arratsaldeko 7etan. Egun osoan zehar liburutegian emakumeei buruzko DVDak eta liburuak egongo dira eta Foru plazan Gazte Asanbladak eginiko graffitiak izango dira erakusgai (Muralen bat egongo da nahi duenak zeozer idatz edo margotu dezan). 23an, asteazkenean, Empoderazioa eta indarkeriaren prebentzioa lantzeko tailerra egongo da Kultur etxean 18:30etan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario