DURANGOKO AZOKARA IRTEERA

Urduñako Gazte Asanbladak, Aiarako beste gazte asanbladekin batera autobusa antolatu zuen Abenduaren 5ean durangoko azokara. Autobusa beterik joan zen eta arrakastatsua izan zen irteera. Arratsaldeko 4retan abiatu egin zen eta gaueko 12etan izan zen itzulera ordua. Bertan giro ederra sortu egin zen bertaratu zirenen artean, azoka ikusi eta liburu edota diskak erosi, alde zaharretik pote batzuk hartu eta  Durangoko sapuetxe gaztetxean kontzertuetaz gozatu ahal izan genuen. Aiarako gazteen arteko elkar ezagutza eta harremanak sustatzen dituenez oso positiboa izan zela deritzogu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario